Energiaren sektorea pasioz bizi dugun lan talde bat gara, merkatu honetan era profesional eta hurbilean lan egin daitekeela ulertzen duen lan talde bat.
bezeroen energia kudeaketa hobetzeko, ditugun baliabide eta sistemarik aurreratuenak eskaintzen ditugu.
Errealitate berri bat ulertzen dugu; lana, diziplina eta ahaleginaren bidez, erosketa-estrategiarik onena lortzen dugu, energia-fakturan aurrezki handiagoak lortuz.
Kontzienteak gara gure lanaren garrantziaz eta honek dituen erantzukizunez, horregatik konponbide malgu, berritzaile eta pertsonalizatuak ematen ditugu, bai konpainia handientzako eta baita enpresa txiki eta ertainentzako.
Enpresen energia elektrikoko konpainia gara eta lurralde penintsular osoan lana egiten dugu. Swap Energia, Industria Ministerioak ziurtatua dago, Espainiako Sare Elektrikoan lan egiteko ahalmen teknikoko ziurtagiriarekin. CNMC-n erregistratuta eta OMIE-eko handizkako merkatuko agente gara.Banatzaile, komertzializatzaile eta kontsumitzaileen erregistro administratiboan inskribatuta, energiaren Nazio-Batzordeak gaituta, R2-536a identifikazio zenbakiarekin.
Zure beharretara moldatzen den energia gara, zurekiko konpromisoa hartzen dugu, zure fakturari hobekien datorkion tarifa aholkatuz, errentagarritasun hobe eta handiagoak ateratzeko.
Hau da desberdintzen gaituena, etor zaitez Swap Energiaren familiara.
Zure beharretara egokitzen den energia gara, zure fakturari errentagarritasuna ateratzeko konpromisoa hartua dugu. Zure beharretara hobekien egokitzen den tarifa bilatuko dizugu.
Penintsula osoan lan egiten duen elektrizitate-merkataria gara. Industria Ministerioak baimendua, CNMC an erregistratuta eta OMIE ren handizkako merkataritzaren agenteak.
Energia kudeaketan berrikuntza eta bikaintasuna bilatzen ditugu. Hori dela eta, gure softwarea garatu dugu.
Bezero guztiekin, argi eta gas fakturetan gehienezko aurrezkia lortzeko konpromisoa.
Gardentasun handiarekin jarduten dugu merkatu-tasak zure negozioaren jarduerara egokitzeko.
Gure HADES sistema integrala (High Analytic Data Electric System) geurea den algoritmoan oinarrituta dago, denbora errealean Big Data matrizea sortzen du, eraginkortasun handiko emaitzak lortuz, erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokituz eta horrela kostuak murriztuz.
Kasu bakoitzean parametro egokienak bilatzen ditu eta horrek %30 eko aurrezpenak lortzen laguntzen digu. Swap Energía-k garatutako, Intelligent Analytics programa, zerbitzuak optimizatu eta banakako kasu bakoitzari egokitutakoa, kalitatea eta arrezki iraunkorra lortzeko bideratua.
Aztertu eta kontsumoaren jarraipena
Esklusibitatea
Profesionaltasuna
Merkatuan bakarra
Azken urteetako kontsumoen historikoa